jueves, 31 de enero de 2019

KPOP 2019: TOP URTARRILA

Hilabete honetan hainbat comeback izan dira, eta batzuk talde garrantzitsuenetakoak. Adibidez, iKON eta Seventeen atera dute, baina ez ditut TOP honetan jarri, eskas samar geratu baitzaizkit —ez daude txarto, baina ez dira masterpiece bat. (Abestiak "I´m OK" eta "Home" dira, hurrenez hurren).

Kriba egin ostean, TOP 10 bat geratu zait:

10.— WJSN La La Love



Abestia bada, bueno, normala. Gogoraerraza da eta, orokorrean, polita; baina leloa kirrinkatzen du! (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

9.— NeonPunch — Tic Toc


Neska hauek sorpresa ona izan dira. Bideoklipa oso txarra da baina abestia nahiko ona iruditzen zait. Gainera, dantza erraza da, dantzatzen ez dikigunok egin ahal izateko. Enpatiaren erreginak! *-* (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

8. Cherry Bullet — Q&A





Neska hauetan hype handia neukan eta, nahiz eta abestia ona den, pixka bat huts egin zidan. Leloa pixka bat eskas geratu dela pentsatzen dut. Bideoklipa, ordea, bikaina da! (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

7. KNK — Lonely Night





Ez da maisulan bat baina zenbait egunetan izan dut buruan. Ez dakit, Winner eta SF9 vibeak ematen dizkidate. Zuei? (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

6.— AWEEK — THE MORE I SEE

 
Hauek ere sorpresa handia izan dira. Ez dakit zergatik, baina gustantzen zaizkit. (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

5. — CLC — No
 

Hype handia nuen ere hauekin. Abestia gustatu zait. Egia da "rap" hori pixka bat soberan geratzen zaidala, gehiegi erabiltzen dute. Best alde batetik, ez dut bideoklipa ondo ulertzen; abestian zenbait gauzei ezetz esaten diote eta bideoklipa gauza horiek guztiak erabiltzen dituzte. Agian beste norbaitek esaten die ezetz? Ez dut ulertzen. (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)
4.— GREYISH — CANDY




Itxura eta abestiaren hainbat parte oso irrigariak dira baina abestia HARRIGARRIKI ONA da. (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

3.— Apink — Eung Eung

 

Bideoklipa bikaina eta abestia OSO ona. Zer gehiago espero behar genuan erregin hauetaz? (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

2.— NATURE — Dream About U



Nire neskak ezin ziren falta. Harrigarria da, ez dute abesti txar bat. (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

1.— N.Flying — Rooftop




Baxu-jotzailea ez egon arren, abesti bikaina, beti bezala. (Bideoklipa agertzen ez bada, hemen egin klik)

No hay comentarios:

Publicar un comentario