viernes, 25 de enero de 2019

Gran Hermano Dúo - Gala 4 (eus)


Kanporatuta Yurena izan zen. Oso haserre nago jendearekin.

Egia esan, banekien Yurena joango zela, astean zehar Twitteren ikusi nuenaren arabera... 

Nola nahiago du jendeak Antonio bezain matxista bat Yurena bezain andre maitagarri bat baino? Bai, Yurena ez zuen asko egiten baina, behintzat, ez da matxista bat. Ezta arriskutsua.

Antonio Tejado matxista eta erosatzaile bat da, gutxienez. Bere estrategia argi geratu da: Candela ero bat bezala uztea. Ze nobedade, ezta? Inoiz ez dugo ikusi matxista bat bere neskalagun ohia ero bat bezala uzten.

Agian Candela ez da oso koherentea bere portaerarekin baina, are gutxiago, Antonio. Ez dio bakean uzten egun osoan. Candelak beti bakarrik uzteko esaten dio baina Antoniori bost axola. Gainera, bere barrabilekin, galan esan zuen Candela eta bera ez direla ezer, eta ez duela ulertzen zergatik sentitzen den txarto Candela bera beste neskekin tonteatzen duenean. Bai, bai, ondo irakurri duzue; egun osoan zehar Candelaren atzean doan pertsonak hori esaten du.
Ez dut ondo ulertzen Candela, baina emakume harrigarria iruditzen zait: platoan txistuak entzun arren, berak bere bertsioarekin jarraitzen du. Ordea, oso neurridun ikusten dut, eta hori pena ematen dit. Antonioz zenbait gauza esateko ditu beti eta ez ditu esaten, beldurra diola suposatzen dut. Bestalde, badakigu nola erantzungo zukeen Antoniok: negar egiten eta Candela ero eta pertsona txar bezala utziz. Nazkagarria.

Besteetaz, aste honetan, bakarrik aipatuko ditut Julio eta Fortu. Hala ere, espero dut Alejandro aldatzea, atzo Sofiarekin gertatutakoaren ondorioz. Gustatuko litzaidake Candela eta Alejandro biltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario