viernes, 18 de enero de 2019

Gran Hermano Dúo - Gala 3 (eus)







Oharra: ez dakit zergaitik ez zaizkidan erakusten tweet-etan dauden multimediak. Ikusi nahi badituzue, klik egin.

Asteartean Ylenia eta Fortu salbatuz gero, Yoli, Raquel eta Fede geratu ziren izendaturik. Nik Fede nahi nuen kalean, ezin dut irentsi. Baboso bat da eta, gainera, Yleniarekin daraman jokua erabat aspergarria iruditzen zait. Yleniak asko aldatu duela dio, baina nik berdin ikusten dut edo, agian, txartoago.

Saioaren hasieratik egon zen bronka. Lehenengoz, Julio eta Maria Jesúsen artean. Maria Jesúsek, beti bezala, Julioren irudia kaltetu nahi zuen bere gezurren bidez. Julio piztu zen, eta zoruetatik utzi zuen bere neskalagun ohia.


Hoberena gatazkaren bitartean gertatu zen, Maria Jesúsek hau esan zuenean: "bakarrik gezur BAT esan dudalako". BAKARRIK GEZUR BAT. Emakume hau oso gaiztoa da baina denbora askoz ikusi nahi dut Gran Hermanon. Bere gezurrak asko dibertizen zaizkir. Barkatu.

Kikok eta Sofíak ere izan zuten istilu bat. Esan beharra daukat, nire hitzak jan behar ditut. Kiko BIKAINA egon zen. Ezin dut sinetsi Kiko Rivera gustatu zitzaidala.


Ondoren, Antonio Tejado eta Candelaren arteko eztabaida. Ze gozada. Candela behin eta berriz Antonio matxista bat dela erakusten saiatu zen eta Tejado, honetaz konturatuz gero, kasketaldi bat izan zuen. Bideo batzuk jarri zituzten ere, non Tejado best kasketaldi bat izan zuen.

Antonio Tejado
Candelak arrazoia zeukan: Antonio matxista bat da. Nazka handia ematen dit. Gainera, gero, Tejado koloreari buruz edo ez dakit zeri buruz hitz egiten hasi zen, nolabait Candelari burua garbitu dutela —feminismoari buruz, suposatzen dut— iradokitzen. Eta, geroago, barkamena eskatu zion "bere sentsibilitatea mindu" baitzion. Matxistek esaten dutena, kasualitate handia.


Yoli salbatu ondoren, iragarkietan, Sofia eta Raquel izan zuten eztabaida. Sofiak Raqueli burla egiten hasi zen. Gatazka honetan Raquelekin nago. Sofía eta Ylenia harroputzegiak dira. Espero dut audientziak zigortzea. Ez dut ulertzen nola Sofíak eta Yleniak jarraitzaileak dituzten, pasan edizioan bullyak zigortzen zituztenean. Agian bakarrik gogoko ez ditugun pertsonek egin dezakete bullying?


Kaleratuta Fede izan zen (YAS!!). Bertan itzali nuen.

Asteko liderrak Yoli eta Fortu dira eta, nominatutak, Antonio Tejado, Kiko, Irene eta Yurena. Kontuan izanda Kiko, Irene eta Yurena gustatzen zaizkidala, argia da Tejado nahi dudala kalean. Baina, batez ere, matxorro bat izateagatik nahi dut telebistatik kanpo.

Antonio Tejero lol —La Vanguardia
Amaitzeko, TOP bat egingo dut. Oraindik asko alda daiteke baina, bero, harira:
  1. Yurena
  2. Julio
  3. Irene
  4. Yoli
  5. Maria Jesús
  6. Candela
  7. Kiko

1 comentario: