miércoles, 9 de enero de 2019

Gran Hermano Dúo - Gala 1 (eus)

 GH DÚO: Estos son los 16 concursantes oficiales de ‘Gran Hermano Dúo’

Atzo bertan "Gran Hermano Dúo"-ko lehenengo saioa eman zuten. Oraindik ez ditut batzuk ezagutzen baina kalean nahi ditut behingoz.

Ez nuen gala osoa ikusi —eta ez dut uste egingo dudanik: luzeegia da eta lo egiteko beharra daukat—, hortaz, ikusi nuenaz hitz egingo dut.

Baina, lehen, parte-hartzaileak aurkeztuko ditut eta, bitartean, nire iritzia emango dut.

Lehenengo bikotea Kiko Rivera eta bere emaztea, Irene Rosales, osatutakoa izan zen. Ez dakit zer gertatu zen, Alejandro Albalá sartu zenean gehitu nintzen eta. Kiko Rivera ez zait batere gustatzen, inoiz ez zait gustatu. Belén Estebaren edizioan ikusi nuen. Zer egin zuen bertan? Egin zuen gauzarik oroipengarriena jatea izan zen. Baina, nork daki, agian edizio honetan gustatzen zait. Beste aldetik, Irene Rosales daukagu. Ez dut neska hau ezaguntzen baina inpresio ona eman zidan.

Resultado de imagen de gh duo kiko irene 

 Gero, Alejandro Albalá eta Sofía Suescun bildu zituzten. Hau apoteosikoa izan zen. Merezi dugun edukia. Norbaitek ez badaki, orain dira gutxi arte izan dira bikote eta, nola ez, Sofía "moto bat bezala" (Albaláren hitzak) sartu zen, bere fintasun eta errespetu hain ohikoekin. Dena den, Albalák oso ondo jasan zituen umiliazio intentzio horiek eta, bere erantzunekin, platoa txaloz bete zen.


Alejandro Albalá Sofíaren jarrera erakusten
Maria Jesús Ruiz-en bikotea ezagutzeko ordua heldu zen. Nork izango zen, bere senargai ohia Julio Ruz baizik. Elkartzea oso polita izan zen: lehendabizi isiltasun luze eta astun bat. Ondoren, magia:

Julio: "Urte berri on eta gauza horiek"
Maria Jesús: "Zer egin diozu zeure buruari? Oso itsusia zaude"
J: "Berari (MJ-ri) oso ondo atera zaizkio ebakuntzak (estetikoak, uler dezagun)"
MJ: "Hau (Julio) gogor dator!"

Liluragarria.

Geroxeago, beste momentu magiko bat: egongelan Carolina Sobe zegoen. Hirurok hirukote bat bezala jokatuko dute. Bertan, giro txarra izan zen hasieratik zeren eta Maria Jesúsi ez zitzaion bururatu beste gauza bat baino "Zelan zeuren arteko erlazioa?" galdetu. Carolina beste "moto bat bezala" jarri zen eta ezer berririk ez. Julio isil-isilik eta MJ ihes egiteko gogoekin Sobe isilitzen ez zen bitartean (hau da, denbora guztian).

Resultado de imagen de gh duo maria jose julio carolina

Ondoren, suit eta pribilegio batzuk lortzeko proba bat egin zuten. Printzipioz dibertigarria zirudien baina ez zen hainbaterako izan, egia esan. Kiko eta Irene irabazi zuten, baina ez ziren irabazleak izan, beste batzuk irabazi baitzuten bigarren txandan.

Ylenia Padilla, Fede eta Raquel Lozano (GH16). NAGITASUNA. Ylenia oso finjitua eta nekagarria dela uste dut, Fede, baboso bat, eta Raquel, guztiz aspergarria.

Resultado de imagen de gh duo ylenia fede raquel 
Hurrengo bikotea Yurena eta Juan Miguel osatutakoa izan zen. "Zergatik?" galdetu nuen. "Reality batean enroilatu ziren" erantzun zidaten. "Zergatik, Yurena? Zergatik?" izan zen nire reakzioa. Yurena asko gustatzen zait, biguntzen nau. Juan Miguel, ordea... Ez nuen ezagutzen, baina aurkezpen bideo horrekin... Nazka eman zidan.

Resultado de imagen de gh duo yurena juan miguel 
Gero who batzuk. Beno, bakarrik bat. Fortu eta Yoli. Momentuz, next.

Resultado de imagen de gh duo fortu yoli 
Azkenik, Antonio Tejado eta Candela. Itzali nuen. Antonio telebistan ateratzen diren pertsona guztien artean, gutxien gustatzen zaidanetako bat da.

Resultado de imagen de gh duo antonio

Proba Ylenia, Fede eta Raquel irabazi zuten.

Momentuz, Albalá eta Yurena gustatzen zaizkit.

Azken gauza. Oraindik ez dut dinamika ongi ulertu: banan banan etxeratuko dira ala binaka? Bat bakarrik joaten bada Alejandro edo Yurena izango lirateke nire irabazleak baina binaka bada... Ba Fortu eta Yoli edo Maria Jesús, Julio eta Carolina.

2 comentarios: