lunes, 5 de enero de 2026

2026ko urte berriko asmoak

Orain direla 5 urte ez dudala hau erabiltzen, badakit, baina tiktoken norbaitek blogak berriro modan jarri behar direla esan du eta honen existentziaz oroitu naiz.

Gaur egun, urte berriko asmoetaz idatziko dut, ez ahaztearren.

Lehenengoz, benetan egin ahal ditudan gauzak aipatuko ditut:

  • Yogan edo pilatezen konstantea izan. Eta agian kurtso batean sartu. Ikusiko da.
  • Artearen historiazko liburu bat irakurtzea. Hona hemen izenburu batzuk, bestela ahaztuko zaizkit:
    • "La Historia del Arte", E. H. Gombrich

La historia del arte - Librerías Gandhi 

    • "Diccionario de arte" (ed. Alianza), Ian Chilvers 

DICCIONARIO DE ARTE | Ian Chilvers | Segunda mano | Casa del Libro 

    • "Modos de ver", John Berger. 

Modos de Ver (Spanish Edition) by John Berger (2000-08-02) : Amazon.es:  Libros 

    • "Iconografia cristiana", Juan Carmona Muela. 

Iconografía cristiana: Guía básica para estudiantes: 155 (Básica de  Bolsillo) : Carmona Muela, Juan: Amazon.es: Libros 

    • "Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología, heráldica y numismática" (ed. Alianza), Guillermo Fatás y Gonzalo Borrás. 

Diccionario de terminos de arte y elementos de arqueologia heraldica y : FATÁS  Guillermo y Gonzalo M. BORRAS.-: Amazon.es: Libros 

  • Astean behin edo agian hilean behin olerki bat irakurtzea. Oraindik ez dut gai honetaz ikertu, beste post batean idatzi behar izango ditut proposamenak 😝.
  • Autodefinido gehiago egitea. Hau erreza. Zailtasuna handitzeko, beste hizkuntzetan ere saiatuko naiz.

Oraingoan, egiteko gai naizen baina nagitasun handia ematen dizkidan gauzak 😪. Oraindik ez dut ezer begiratu baina ideia hor dago.

  • Sketch challenge.
  • Writing challenge

Eta, azkenik, noizbait probatu nahi ditudan gauzak. Beharbada beste urte batetan, ez daukat presarik 😂:

  • Musika tresna bat jotzen ikasi. Kitarra edo pianoa, adibidez. Pentsatu beharko dut.
  • Josten ikasi. Ez daukat ideiarik. Baina gauza oso erabilgarria iruditzen zait. 
  • Eskalatzea.
  • Piraguan edo kayaken ibiltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario