viernes, 1 de marzo de 2019

KPOP 2019: TOP OTSAILA

Ez dut asko esango abestiei buruz baina, hasi aurretik, aipamen bereziak egin nahi ditut TOP 10ean sartzen ez diren comebackei: ITZY — DALLA DALLA ; Red House — LOL ; eta SATURDAY — WiFi edo Bboom Bboom 3 (2. BAAM izan baitzen).

10. ONF — We must love


Ez da inola ere Complete bezala baina, hala ere, oso ona. Leloa oso itsaskorra da, bideoklipa oso aesthetic eta dantza oso uwu. Stan ONF.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

9.
The Pink Lady — GOD GIRL

 

Mamamoo-ren lehendabiziko etaparen vibeak ematen dizkidate, eta hori oso ona da XD. (Orain Mamamoo meh da). 

Abestia oso dibertigarria da eta ZE BOKALAK, neska-mutilak, ZE BOKALAK. Bideoklipa gustatzen zait, baina mutilak soberan daude barkatu ez barkatu.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

8. TREI — Gravity

 

K-poparen erreginen (EXID) nebatxoak <3. Zenbait partetan antzekoak direla pentsatzen dut, agian tributo bat bezala? Agian nire irudimena da? Ez dakit, zuek esan.

Bokalak oso politak, rapa oso hunkigarria... Stan TREI, koldarrak!

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

7. SF9 — Enough


Mutil hauek DENA ondo egiten dute: bokalak, rapa (Zuho oppa!!! XDDD), dantza, estetika... DENA ONDO.

Bainaaaaaaaaaa, esan beharra daukat: abesti hau Now or Never bezala iruditzen zait. Nire babestuak dira, baina esan behar nuen.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

6. O.WHEN One Lukewarm Night



Hau agian drama bateko OSTa da?? Ez dakit, baina polita da.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

5. TSUN — Tired

 

Harritu zitzaidan honelako abesti bat emakume batek abestea, ez dakit zergatik. Abestia OSO OSO ONA iruditzen zait; bideoklipa kuriosoa.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

4. Dreamcatcher — PIRI

 

Ia beti bezala edgy batzuk izan dira, baina abestia ona da. Ordean, ez zait gustatzen "Piririririri" esaten dutenean, nahiz eta ez du inporta gainerakoa polita baita. 

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

3. Seven O'clock — Get Away

 

Hauek ez nituen ezagutzen eta ZE SORPRESA ONA. Ze abesti polita :''')

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko) 

2. (G)I-DLE — Señorita

 

Inori ez zaio gustatu BAINA NIRI BAI. Hurrengo abestia existitu ez balitz 2019ko abestia izango litzateke. BAI ESATEN DUT.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)

1. HUTA — With Melody

 

MUTIL HAU??? AZALDUKO AL DIDAZUE?? Aingeru bat bezala abesten du, bikain rapetzen du eta abesti politak egiten ditu????? Nondik atera da JEINU hau??????? ETA DANTZA??? Daesung jaingoikoaren antzekoa!!!! 2019KO ABESTIA.

(Hemen klikatu bideoklipa ikusteko)